Gaur egungo ikasleak teknologia digitalpean hazi dira eta horregatik desberdin pentsatzen eta desberdin prozesatzen dute informazioa eta garuna ere fisikoki desberdina izan daiteke. Gizatalde berri honi jatorrizko digitalak deitzen zaio. Eta teknologia digitalik ez zegoen garaian jaiotakoak eta gerora horretara moldatutakoak etorkin digitalak dira. Azken hauek gerora moldatu dira lenguaza berri horretara eta aurreko lenguaiaren “azentua” izan ohi dute.
Jatorrizko digitalen ezaugarriak honakoak dira:
- Informazioa azkar jasotzera ohituta daude
- Prozesu paraleloak eta ataza asko batera egitea gustatzen zaie
- Grafikoak testuak baino nahiago dituzte
- Zorizko sarrerak nahiago dituzte, hiperloturak adibidez
- Sarean hobeto lan egiten dute
- Berehalako eta maizkako sariak nahiago dituzte
- Jolastea gogor lan egitea baino nahiago dute
- Ez daude irakurtzen ohituak?
Etorkin digitalen ezaugarriak aldiz, hauek dira:
- Mantso, pausuz pausu ikasten-irakasten dute
- Gauza bakarra aldiro
- Eta serioski lantzen dute
- Ikastea ezin da dibertigarria izan, ez da telebista ikusi eta musika entzunez lortuko
Eta eskoletan ikasleak jatorrizko digitalak direnez eta irakasleak etorkin digitalak direnez, lenguaia desberdina hitzegiten dute eta arazoak izaten dira elkar ulertzeko. Eta zeinek eman beharko luke amore? Ikasleak eta lehengo erara ikasi, ala irakaslea moldatu beharko da ikaslearen lengoaiara? Galdera honen erantzuna bakarra da eta ikaslea eta gizartea desberdina denez bere izaerara moldatu behar da hezkuntza eta irakaslea ere.
Eta horretarako hezkuntza edukiak eta metodologiak aldatu behar dira. Metodologia aldetik ikaslearen hizkuntza erabiltzen saiatuko gara, azkarrago joanez eta paralekoan, baina garrantzitsua dena mantenduaz. Eduki aldetik, curriculum tradizionalak iraganaren herentzia suposatuko du eta geroa teknologiko eta digitala izango da eta pentsakera berria ekarriko du.
Irakasle etorkinaren zailtasuna gauza zaharrak era berrian azaltzea izango da eta horretarako metodologia berriak eskura jarri behar dira, bideojokuen bidez ikastea, adibidez.
Nire burua non kokatu behar dudan pentsatzean etorkin digitala naizela ziurtatzen dut. Telebista jaso izan dut etxean baina nik 12 urte nituela iritsi zen ordenagailua gure etxera, ia jolasteko bakarrik balio zuena eta kartutxoekin funtzionatzen zuena. Gerora, institutuan nengoela Writting Assistant, diskete txikiak eta horrelakoak ikusi genituen eta enpresaritza ikasketak egiten ari nintzela oso teorikoa izan zen ikasgaia izan zen informatikarena, MS-DOS teorikoki erakutsi zitzaigularik ( egun batean bakarrik joan ginen Informatika fakultateko informatika gelara).Gainera, nire garaian bideojokuak edo jokuak bederen bazeuden arren (Pacman), ez naiz beraien oso zalea izan inoiz. Hala ere, gerora ofimatika ikastaroak egin izan ditut eta ordenagailua orain dela 10 bat urte sartu zen gure etxean. Internetarekin ez naiz gaizki moldatzen eta programa eta baliabide berriekin pazientziaz eta beldurrik gabe aritzen naizela esango nuke.
Hala ere, zenbait gauza oraindik ere “antigual” erara egitea atsegin dut, telefonoz mezuak bidali, liburu fisikoak eta dokumentu asko ere paperean irakurri, eta facebook eta twitter bezalako sare sozialetarako zaharregia nagoela iruditzen zait, eta gainera ez daukat denborarik!
Nire lanbidean ere nahiko digitalizatuta nabilela iruditzen zait, kanoien bidez aurkezpenak, moodle pixka bat,pendrive-arekin egun guztian… eta tira, denon aldetik ahalegina eginez ea elkar ulertzen dugun!
Metodologia berriak bilatzea egoki deritzot, ze askotan berdina azaltzen dugu beste formato berrian, baina horretarako irakasle-taldeak eta baliabideak eta laguntza jasotzea ezinbestekoa iruditzen zait.
Gainera, batzuetan teknologia berriek huts egiten digutenerako ere, estrategiak izan beharko ditugu, ezta? Zer egin behar dugu internet edo ordenagailurik gabe bagaude?
No hay comentarios:
Publicar un comentario