Testua irakurtzearekin batera gehiago edo gutxiago egoera horretan egon izanaren sentsazioa izan dut, nahiz eta lan bat benetan zapuzteraino ez den izan. Edo agian egoera zailak ez ditugu gogoratu nahi…edo ez ditugu zaildu edo konplikatu nahi izaten…eta noski jeta eta mantak gailentzen zaizkigu!Taldelanaren abantailak eta onurak asko zabaldu dira bere alderdi pedagogikoa hartzen badugu kontutan. Irakaskuntzaren ardatza kooperazio horretan jartzen da askotan. Baina zer gertatzen da taldean horrelakoren bat dugunean? Nola jokatu? Ez da zaila izaten egoera horri aurre egitea, batez ere behartutako talde lana bada: bai unibertsitatean, lanean,…Askotan berez konpontzen ez dela ikustean, zaila egiten zaigu mugak jartzea eta taldearen izenean dena onartzen dugu. Denbora gutxirako izan ohi denez, lana bukatzeko desiotan egoten gara eta ez dugu neurririk hartzen. Arduradunarengana joatea (dela lan arloan dela ikasketetan) kosta egiten da, lankide/ikaskide txarra izango garelakoan ( eta gainera kontakatilua!), baina ez al da bere lankide/ikaskide txarra?
Etxean eta lagunartean denean, erlazioa luzaroagokoa denez (bizitza osorakoa askotan) 2 aukera egoten dira: mugak jartzen dira eta kasu egiten ez badu pertsona horrekin ez duzu kontatzen edo HORRELAKOA dela onartu eta parasito bat dugula onartzea besterik ez zaigu geratzen, bere alderdi onek zerbait goxatu dezaketelakoan APROBETXATEGI horren izaera.
Gai hau umore puntuaz hartzen saiatu naiz, baina egia esan uste baino gehiago daudela uste dut, eta bizitzako edozein arlotan topa ditzakegula ( zer esanik ez goi kargu eta politikarien artean). Herrialde honetan benetan lan egiten duena %20a da eta % 80a bere bizkar bizi dela esatea, gehitxo esatea al da?
APROBETXATEGIen aurkako HASERRETUEN plataforma sortu beharrean gaude. Bazatoz edo horretarako alperregia zara?
No hay comentarios:
Publicar un comentario